Deskargatuegitaraua hemen
Lagorrigatik
errekuperatu ondoren eta behin udazkenean sartuta, praka laburrak eta tanakak
armairuan gordeta… Euskal Jaietan sartzen gara!!!
Asteburu bete
betea izango dugu baina gaueko ekimenik gabe. Gaur hasiko gara DBH-n
antolatutako jarduerekin bakarrik.
Ostiralean
txikientzako eguna ospatuko da. Denok
euskal jantziekin joan zaitezte ikastolara!!!
10:45tan denok
Otxartaga Parkera, disko-festara eta txikientzako, Gorbea Aretoan, LUK KORTA
kontukontalariareren emanaldia izango da.
Bazkaldu ondoren
artzainen jolasak izango ditugu.
Larunbatean
aktibitate beteriko eguna izango dugu. Goizean txikientzako txirrindulari
martxa izango da eta gero OKE.ENen ospatuko den Bertso Bazkariaren aurretik
bertso-poteoa egongo da. Oraingoan Meatzaldeko bertso-eskolako Alaia Martin eta
Xavier Amuritzarekin gozatzeko aukera izango dugu.
4-ak inguruan eta
7-ak arte, gutxigorabehera, eskulaneko taillerrak egongo dira.
6-retan Udaletxeko
Emparantzan umeentzako jolasak
7-retan
koadrilentzako ginkana eta 8-retan Europa Pasealekuan edo Udaletxeko
Emparantzan DJ Xaiborrek joko du.
Igandea Babarrunen
inguruko eguna ospatuko dugu. Maiatzan paellarik goxoenagatik lehiaketan parte
hartu genuen moduan, oraingoan babarrunen txanda izango da. Lehenengo ordutik lekua hartzera joan eta
lanarekin hasi behar da.
Bitartean ekimen
asko antolatu dira: erraldoi eta gaiteroen kalejira, aintzinako lanbidei
buruzko taillerrak, euskal dantzak… Ordu batean Euskal Herriko
harri-zulatzaileen VI. Finala ospatuko da.
Ordu bietan
babarrunen ematea izango da, ea nork irabazten duen!!! Eta 3-retan… Denok
bazkaltzera!!
5-etan aulkiak
batuko ditugu eta 6-retan, jai amaiera bezala, Txan Magoa.
Ekimen guztietan parte
hartzera anima zaitezte, asteburu zoragarria izango dugula eta!!!
Publicar un comentario