Herriko jaiei hasiera emateko, OGA taldeak ekintza ezberdinez osaturiko eguna antolatu du.
Ekintza guztiak, Otxartaga Parkea Plazan , ospatuko dira maiatzaren 5ean, larunbata .
Esnatzeko, kalejira egongo da, 12:00 etan txikientzako jolasak egongo dira eta horren ostean 12:30 inguru bertso-poteoa herritik ;kalez kale joango gara,ospetsuak diren hiru bertsolarien eskutik gauean izando dugun bertso afarirako beroketa eginez.
Arratsaldean bingo,herri olimpiadak, eskalating kutxa.....egongo dira.
Gauez zarata hasiko da eta festibalari hasiera emango diogu lau talde hauekin:.
21:30etan bertoko Kriminal Forceps; horren ostean Luz de putas gipuztar taldeak ska –rock-reggae doinuarekin ezenatokia erritmo dibertigarriz beteko du ;gaua aurrera doala Trapaga auzoko Usteak Ustel taldeak, Euskal Rock bertsio batzuekin animatuko gaitu. Azkenik eta bukatzeko, burutik oso sano ez dauden Calcetines y Cachetes taldearekin dantza egin,barre batzuk bota eta disfrutatuko dugu, ez bakarrik beraien musika entzuten, baizik eta bururatzen zaizkien ganberradeekin ere bai ,bizi ahal izan genuen bezala orain dela urte batzuetako Lagorriga egunean.
Hauxe duk hauxe destinu petrala hauxe, joan ein biku!!
Eztau deskantzurik, jai eta festeen denboraldia hazi de!!
Animatu zaitezte denok eta etorri ondo baino hobeto pasatuko duzue eta!