Aste honetan Ortuellako Euskal Jaiak ospatuko dira.
Irailaren 29an, goizeko 10etan, Udaletxean aurkezpena egingo da.
Urriaren 1an
Mikel Urdangarin musikariak eta Kirmen Uribe idazleak hasiera emango diote egitarauari ,GORBEA aretoan, "Internet Kafe" izeneko ekitaldiaz. Bertan egunerokoan eta hainbat bitxikerietan oinarritutako abesti zein olerki eskeiniko dituzte.
Urriaren 2an
Umeen egunean, txikienak betiko arropaz jantzi beharko dira eta egunean zehar tailerrak eta jolasak izango dituzte Nagusientzat Udal enparantzan fanfarrea eta musika egongo dira.
Larunbatean, urriak 3
Goizean bizikleta martxa egongo da eta 15:00etan bertso bazkaria frontoi txikian Andoni Egaña eta Unai Iturriagaren eskutik
18:00etan, Otxartaga plazan, umeentzako antzerkia eta iluntzean euskaraokea (22:00etan). Gaueko 23:30etan Esne Beltza taldeak kontzertua eskeiniko du.
Urriaren 4an
Putxeren txapelketa izango da ekitaldi nagusia. Ondoren herri bazkaria frontoi txikian. Gainera harri zulatzaileen Euskal Herriko IX. txapelketa izango dugu Otxartaga Plazan (bikoteka)
Programa deskagatzeko sakatu hemen
Eskerrik asko por la información habra que ir a ver que se cuece.
Saludos, a cuidarse