jueves, abril 26, 2012

2012 Ortuellako Gazte Eguna





Herriko jaiei hasiera emateko, OGA taldeak ekintza ezberdinez osaturiko eguna  antolatu du.
Ekintza guztiak, Otxartaga Parkea Plazan , ospatuko dira  maiatzaren 5ean, larunbata .

Esnatzeko, kalejira egongo da, 12:00 etan txikientzako jolasak egongo dira eta horren ostean 12:30 inguru  bertso-poteoa herritik ;kalez kale joango gara,ospetsuak diren hiru bertsolarien eskutik gauean izando dugun   bertso afarirako beroketa eginez.

Arratsaldean bingo,herri olimpiadak, eskalating kutxa.....egongo dira.

Gauez  zarata hasiko da eta  festibalari hasiera emango diogu lau talde hauekin:.
21:30etan bertoko Kriminal Forceps; horren ostean Luz de putas gipuztar taldeak  ska –rock-reggae  doinuarekin ezenatokia erritmo dibertigarriz beteko du ;gaua aurrera doala Trapaga auzoko Usteak Ustel taldeak, Euskal Rock bertsio batzuekin animatuko gaitu. Azkenik eta bukatzeko, burutik oso sano ez dauden Calcetines y Cachetes taldearekin dantza egin,barre batzuk bota  eta disfrutatuko dugu, ez bakarrik beraien musika entzuten, baizik eta bururatzen zaizkien ganberradeekin  ere bai ,bizi ahal izan genuen bezala orain dela urte batzuetako Lagorriga egunean.

1 comentario:

  1. Hauxe duk hauxe destinu petrala hauxe, joan ein biku!!
    Eztau deskantzurik, jai eta festeen denboraldia hazi de!!
    Animatu zaitezte denok eta etorri ondo baino hobeto pasatuko duzue eta!

    ResponderEliminar